Umeek loreei ateratako argazki ederrenek saritu dituzte

Barren.eus 2020ko eka. 30a, 11:45

Udaberriko lorei ateratako 42 argazki aurkeztu dituzte Elgoibarko Ludotekak antolatutako argazki lehiaketara, eta irabazleen berri eman dute antolatzaileek.

Ibon Basurtok (HH5) irabazi du sari nagusia, bat bateko kamera bat, San Roken ateratako argazki bati esker. Argazkiaren originaltasuna, lorearen berezitasunak eta kolorea hartu dituztela kontuan azaldu dute antolatzaileek. Epaimahaia, Ludotekako hezitzaileek eta aditu batek osatu dute.

Ikuslearen saria, berriz, Inés Izagak (LH1) eskuratu du, Sallobenten aterako argazki batekin. Haririk gabeko entzungailu bat jasoko du saritzat. Lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak Kultur Etxearen pareko eraikinean dagoen lokal bateko erakusleihoan egon dira ikusgai, eta herritarrek gustukoenari botoa emateko aukera izan dute, WhatsApp bidez. Ekainaren 22tik 26ra egon da botoa emateko aukera eta 200 boto jaso dituzte.

2020 06 30 ludoteka elgoibar arg lehiaketa Ines Izaga LH1 Ikuslearen Saria

∞Lotura duten albisteak