Zuzeneko arreta ematen ari da berriro ere kontsumitzaileen informaziorako bulegoa

Barren.eus 2020ko eka. 2a, 08:21

Kontsumitzailearen Informaziorako Udal Bulegoa (KIUB) zuzeneko arreta ematen ari da berriro ere.

 Hori bai, nahitaezkoa izango da aurretik ordua eskatzea. Horretarako, gestioren bat egin nahi duten pertsona guztiek hitzordua eskatu ahal izango dute 943 743 088 telefono zenbakiaren bidez edo omic-elgoibar@kontsumo.net helbidera mezu elektroniko bat bidaliz.

Arreta-ordutegia 9:00etatik 13:00etara izango da, astelehenetik barikura.

Bulegora sartu ahal izateko nahitaezkoa izango da maskara babeslea jantzita eramatea eta osasun agintariek ezarritako jarraibideak errespetatzea.

Merkatu Plaza barruan dagoen bulegoak joan den maiatzaren 26an ireki zituen berriro ateak, zuzeneko arreta emateko.

2020 06 02 kontsumitzaileen bulegoa merkatuplaza elgoibar