Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 09 06 mausitxatxapeldun legazpia goierrihitzaGipuzkoako Artzain Eguna ospatu zuten atzo (irailak 6) Legazpin. Ospakizunen barruan hainbat lehiaketa antolatu zituzten, tartean Gipuzkoako Artzai Gaztaren 31. Lehiaketa. 25 gaztagilek hartu zuten parte eta Mausitxako gaztak eskuratu zuen lehen saria. (bideoa dauka)

Mausitxa baserriko gaztak laugarrengoz irabazi zuen atzo Gipuzkoako Artzai Gaztaren 31. Lehiaketa, Legazpian. 2007an, 2009an eta 2013an ere irabazi zuen Mausitxak prestigio handiko gazta lehiaketa hau, eta 2011ko lehiaketan bigarren egin zuen. Aurtengoa 31. edizioa izan da, eta esan bezala, Mausitxak irabazi du. Bigarren saria Olaberriako Aizpea gaztandegiak irabazi du eta hirugarrena Beizamako Patxi Otaegik. Lehen sei sailkatuek eta Gabiriako Baztarrikak, Legazpiko Arantza Segurolak, Aiako Jose Luis Odriozolak eta Tolosako Begoña Balerdik Gipuzkoa ordezkatuko dute urrian Idiazabalen jokatuko duten Euskal Herriko txapelketan. (2015eko Gipuzkoako Artzain Egunaren laburpena Goierriko Hitzan

• Eguaztenean jokatuko da Ordiziako Gazta Lehiaketa

Uda sasoia bikaina izaten ari da Mausitxakoentzat. Herriko gazta lehiaketa irabazi zuten lehenik, San Bartolome jaien barruan baserritarren egunean jokatu zen Elgoibarko Gazta Sariketaren XXXIV. edizioa, hain zuzen ere, eta Legazpikoa irabazi dute orain. Sari potoloa datorren eguaztenean, irailaren 9an, etor daiteke, ordea, Ordiziako Idiazabalgo artzain gaztaren txapelketa jokatuko baita Ordiziako Euskal jalen barruan. Ordiziakoa Euskal Herrian sona handiena duen gazta lehiaketa da. Mausitxak bigarren postua lortu zuen iaz, eta hirutan irabazi du lehiaketa hori: 2009an, 2007an eta 2005ean. 

2015 09 06 mauxitxa txapeldun legazpin

Lotura duten albisteak:

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza