Gai teknologikoei buruzko hitzaldiak emago ditu maiatzean KZ Guneak

Barren.eus 2020ko mai. 5a, 12:16

Elgoibarko KZ Guneak itxita jarraitzen du, baina herritarrak gai teknologikoetan trebatzeko lanean jarraitzen dute. Youtuben duten kanala erabilita hainbat hitzaldi emango dituzte maiatzean: besteak beste: "Erosi etxetik irten gabe", "Heziketa eta segurtasuna Interneten", "Gauzen Interneta", "Zure Smartphonea prest izan".

"KZgunean beste urrats bat eman nahi dugu, etxetik prestatzen jarraitu ahal izateko. Horregatik, maiatzean, astean bi hitzaldi planifikatu ditugu gai teknologikoei buruz", azaldu dute Elgoibarko KZ Guneko arduradunek.

Internetez zuzenean emango dituzten hitzaldiak jarraitu ahal izateko Interneteko konexioa besterik ez da behar, Youtubeko KZguneaTIC kanalaren bidez emango baitituzte prestatu dituzten hitzaldiak. Halaber, hitzaldi horiek goizez eta arratsaldez izango dira, interesatuek ordutegi batera edo bestera egokitzeko aukera izan dezaten.

Hona hemen hitzaldien zerrenda eta egutegi zein ordutegiak:

Era berean jakinarazi dute KZguneak martxan duela oraindik zalantza teknologikoak argitzeko urritiko laguntza zerbitzua. Zalantzarik izanez gero, honako bide hauek erabil daitezke KZgunekoekin harremanetan jartzeko: 943 023 640 / tutor.elgoibar@kzgunea.net