Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2020 04 07 azkarate hondakinak guneaAskotariko eraikuntza hondakinak bilduko, sailkatuko eta tratatuko dituzte Azkarate mendate gaineko tunelaren ondoan, Azkoitiko lurretan, egokituko duten eremuan.

Azkoitiko Maxixatzen herri aldizkariak zabaldu duenez, Jaurlaritzak dagoeneko eman dio lanak egiteko baimena Larke 360 SL enpresari, baimen hori argitaratuta baitago Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Gunea eraikitzeko lanek datarik ez dute. Hondakin-instalazio berriak urtean gehienez 183.390 tona kudeatzeko gaitasuna izango du.  Gaur egun betelanetarako erabiltzen duten lursailean eraikiko dute, Azkoitiko lurretan, lunel ahotik gertu.  Hiri-lurzoru urbanizaezina da, lurrekin eta harri naturalekin betelanak egin direna. "Lehendik morfologikoki eraldatutako lursaila da; hortaz, erabilera berria sartzeak ez du ekarriko habitat naturalik galtzea" jasotzen du txostenak. Ildo beretik, eremua ez dagoela inolako naturagune babesturen barnean dio. "Izarraitz-Arno lotura-igarobidearen geldotze-eremuan kokatuta dago, EAEko Korridore Ekologikoen Sarearen arabera. Proiektua egin nahi den lurzatiak ez daude sartuta lurzorua kutsa dezaketen jarduerak izan dituzten edo dituzten lurzoruen inbentarioan". 36.898 metro koadroko azalera izango du.

2020 04 07 azkarate hondakinak google maps

Aldizkarian gune horren inguruko hainbat xehetasun jaso dituzte, hala nola zer motatako hondakinak bilduko dituzten han, eta hondakin mota bakoitzaren gehieneko gaitasuna. Besteak beste, eraikuntza materialak, basogintzako hondakinak, produktu zeramikoak —adreiluak, teilak eta eraikuntza materiala fabrikatzean sortutako hondakinak—, plastikoak, kautxu sintetikoak eta zuntz artifizialak ekoiztean sortutako hondakinak, metalak eta horien aleazioak nahiz amiantoa duten isolamendu eta eraikuntza materialak, Lurzoruak eta lurpeko urak oneratzearen ondoriozko hondakinak, Parke eta lorategietako hondakinak (hilerrietakoak barne).

Sanbartolomeak2019

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza