Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 12 20 Tonbola2019 elgoibar izarraElgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topaguneak euskararen aldeko tonbola jarriko du aurten ere, abenduaren 24an. 1.800 bat opari egongo dira guztira, inoiz baino gehiago.

 Euskararen aldeko tonbola 11:00ak aldera zabalduko dute, Olentzero eta Mari Domingiren kalejira hasten den unean, hain zuzen ere. Tonbola hau Elgoibarko eta inguruetako enpresa, komertzio, taberna, jatetxe eta beste hainbat eta hainbat erakunde eta norbanakoren laguntzari esker antolatzen du Elgoibarko Izarrak, eta aurtengoan inoiz baino opari gehiago lortu dituzte. 1.800 bat opari egongo dira guztira.
 • Lau txarteletatik batek oparia
Boletoak euro batean salduko dituzte, eta gutxi gorabehera, lau txarteletatik batek oparia izango du. Oparirik gabeko txartelek ere izango dute, baina, sari potolo bat eskuratzeko aukera. Izan ere, saririk gabeko txartelen artean telebista bat zozketatuko dute 14:00etan. Saria jasotzeko plazan bertan egotea ezinbestekoa da. Elgoibarko Izarrak eskerrak eman dizkie urtero-urtero tonbola hau antolatzen laguntzen duten guztiei. Tonbolarekin batera, taberna eta talo-postua jarriko dituzte. Biltzen duten dirua Elgoibar euskaldunagoa egiteko erabiliko dute.

Ikus hemen 2018ko Tonbolako irudiak eta sarituetako batzuek

 

2019 12 20 tonbola elgoibar izarra 2018

muruamendiaraz.com

Muruamendiaraz

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza