Zuhaitz bat erori da trenbidera Mendaro eta Altzola artean

Barren.eus 2019ko abe. 13a, 10:01

Tren zerbitzua moztu behar izan dute Lanbi enpresa parean, Mendaro eta Altzola artean, eta trenean zihoazen bidaiariek oinez itzuli behar izan dute Mendarora.

 Zuhaitz bat erori da trenbide gainera eta Mendarotik Elgoibarrera zetorren trena ezin pasatuta gelditu da, 9:00ak inguruan, Lanbi enpresa dagoen parean. Euskotrenek zerbitzua moztu du eta trenean zihoazen bidaiariak trenbide gainetik oinez itzuli dira Mendarora.

Trenean zihoan bidairi mendaroar batek bidali dizkigu argazkiak.

2019 12 13 trena mendaro lanbi jendea oinez 1