Eguberrietako argiek Errege egunera arte girotuko dituzte herriko kaleak

Barren.eus 2019ko abe. 5a, 18:07

Gaur piztu dituzte estreinakoz Eguberrioetako argiak eta urtarrilaren 6ra arte, Errege Egunera arte girotuko dituzte Elgoibarko kale eta txokoak.

 Elgoibarko Udalak jakinarazi du 30.000 euro bideratu dituztela Eguberrietarako argiteriara. 17:30etik 23:00etara bitartean egongo dira piztuta, LED teknologiadun milaka bonbilla. Maykolux enpresa arduratuko da argi guztien ezartze eta mantentzeaz. Ohiko lekuetan ipini dituzte argiak: Kasko Historikoan (Santa Ana, San Bartolome, Errosario, San Frantzisko, San Ignazio, Antonio Arrillaga, Pedro Miguel Urruzuno eta Pedro Mugurutza kaleetan), eraikin publiko konkretuetan, udaletxea, San Bartolome eliza, Jubilatuen Biltokia, Merkatu Plaza, Aita Agirre kulturgunea edota Kultur Etxea besteak beste. Anbulatorioko lorategia, Giza Eskubideen parkea, Santa Klarako komentua eta Santa Anako biribilgunea ere argiztatutako dira. Argiak hainbat auzotan ere ipini dituzte, Sigma, Altzola, San Roke, Uranzandi, Kurutzelaegi eta Erritxindin, besteak beste.

2019 12 05 eguberri argiak aitagirre

2019 12 05 gabon argiak elgoibar sanfrantzisko