Iñigo San Vicentek irabazi zuen perretxikoen argazki lehiaketa

Barren.eus 2019ko aza. 5a, 09:09

Karakate Mikologia Elkarteak perretxikoen argazki lehiaketa antolatu du estreinakoz, jardunaldi mikologikoen barruan. Guztira, 63 argazki aurkeztu dituzte eta Iñigo San Vicentek aurkeztutakoak jaso du lehen saria.

Kultur Etxeko sotoan egin zuten perretxiko erakusketan egon ziren ikusgai argazki lehiaketara aureztutako lanak, eta erakusketara hurbiltutako lagunek argazki gustukoenei emandako botoekin aukeratu zituzten irabazleak. Hona boto gehien jaso zituzten hiru argazkien egileak:

  1. Iñigo San Vicente
  2. Jose Ramon Cabrera
  3. Angel Vicario

Irabazleak mikologiarekin zerikusia duen materiala jaso zuen saritzat. Karakate Mikologia Elkartetik jakinarazi dutenez, "txundituta" gelditu dira bai eurak eta baita erakusketara gerturatu ziren lagunak ere, argazki lehiaketara aurkeztutako lanen mailarekin. "Aurtengoan ikasi dugun guztiarekin datorren urteko jardunaldiak hobeak izango direla espero dugu", esan dute. Perretxiko erakusketan, bestalde, 111 espezie desberdinetako perretxikoak jarri zituzten ikusgai. Sailkapena egiteko Aranzadi elkarteko adituen laguntza izan zuten.

Karakate elkartekoek gorago ikus dezakezuen bideoan batu dituzte argazki lehiaketara aurkeztutako argazki guztiak. Hona hemen argazki sarituak.

2019 11 04 perretxiko lehiaketa karakate elgoibar lehen saria Inigo San Vicente

2019 11 04 perretxiko lehiaketa karakate elgoibar 2 saria JosRamonCabrera

2019 11 04 perretxiko lehiaketa karakate elgoibar 3saria AngelVicario