112 argazki eta 135 marrazki aurkeztu dituzte Elgoibarko Udalaren 2020ko egutegia osatzeko lehiaketara

Barren.eus 2019ko urr. 24a, 14:02

Epaimahaiak aukeratu ditu Elgoibarko Udalaren 2020. urterako egutegirako irudiak. Udalak jakinarazi du 28 herritarrek parte hartu dutela argazki lehiaketan eta denen artean 112 argazki aurkeztu dituztela lehiaketarako.

Euskara Sailak, Herri Eskola eta Ikastolarekin elkarlanean antolatutako marrazki lehiaketan, berriz, Lehen Hezkuntzako bosgarren mailako 135 ikaslek parte hartu dute. Udaleko eta Kirol Patronatuko ordezkariez gain, Ongarri argazkilari taldeko Jokin Martinez eta Maite Maiora kirolariak osatu dute epaimahaia. Eta saridunak honako hauek dira:

  • Argazki lehiaketako irabazleak: Jose Ramon Cabrera Cid, Alberto Fernandez Picon, Asier Orbea Ostolaza (bi argazki saritu dizkiote), Gurutze Ariznabarreta Acha, IƱaki Aragon Perez (bi argazki saritu dizkiote), Jabi Leon Casado, Maite Loiola Zelaia, Julen Ansola Irureta (hiru argazki saritu dizkiote), eta Oier Ramos Miguel.
  • Marrazki lehiaketako irabazleak: Yerai Tavares Teixeira, Iago Fernandez Juaristi, Nahia Alvarez Avila, Olatz Garate Osoro, Laura Gonzalez Jurado, Manar Ahdadou Ahyayouch, June Mosquera Arenas, Sare Azpiazu de la Arada, Gorka Sota Rodriguez, Luken Arriola Alberdi, Elene Fernandez Garate eta Josu Bastida Diez.

Egutegia aurkeztu eta sariak banatzeko ekitaldia abenduaren 4an izango dira, 19:30ean, Aita Agirreko 1. solairuko Areto Nagusian. Argazkien irabazleek 80 euroko saria jasoko dute saritzat.

2019 10 25 egutegia elgoibar udala Marrazkia Manar Ahdadou

2019 10 25 egutegia elgoibar udala marrazkia moru luken arriola