Mendaroko karstaren inguruko hitzaldia emango du Morkaikoko Leizarpe Espeleologia Taldeak, Mendaron

Barren.eus 2019ko urr. 23a, 13:54

Mendaroko karstaren etorkizunaren gainean jardungo dira barikuan, urriaren 25ean, Mendaroko udaletxeko batzar aretoan Morkaikoko Leizarpe Espeleologia Taldekoak.

 Hitzaldian, Bajo el suelo de Mendaro, por sus cuevas y simas liburua ere aurkeztuko dute. Ia 400 orrialdeko liburua da, argazkiz, ilustrazioz eta topografiaz betetakoa eta Interneten dago ikusgai, PDF formatoan. Liburu hori Leizarpe Espeologia taldeak argitaratutako bosgarren liburua da. Elgoibarko eta Mendaroko espeleologoek urteetan egindako lana batzen du liburuak eta Mendaroko lurrazpiaren ikuspegi orokorra ematen du.
Mendaroko udaletxeko batzar aretoan izango da hitzaldia, 19:00etan hasita.