Ohiko lapurretak saihesteko argibideak emango ditu Ertzaintzak

Barren.eus 2015eko ekainaren 17a

Gure bueltan izan ohi diren lapurreta ohikoenak zeintzuk izaten diren azaldu eta horiek saihesteko argibideak emango ditu Ertzaintzak, gaur (ekainak 17) Elgoibarren. 

Jubilatuen Egoitzan izango da hitzaldia, 17:00etatik aurrera. Berez, nagusiei zuzendutako hitzaldia dela aurreratu dute, baina interes orokorreko gaia izanda, edonork parte hartu dezake. Hitzaldia gaztelaniaz izango.