Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 06 11 errigorakontserbakElgoibarko Errigora taldeko kideek jakinarazi dutenez, Elgoibarko eta Mendaroko 70 etxetara iritsi dira aste honetan Nafarroako hegoaldeko kontserba loteak. Guztira, 2.320 kontserba poto eskatu dituzte elgoibartarrek eta mendaroarrek. 

Nafarroa Hegoaldeko kontserba loteak erosteko kanpaina jarri zuen martxan Errigorak, eta aste honetan banatu dituzte produktuak. Elgoibarko Errigora taldeko kideek emandako datuen arabera, Elgoibarko eta Mendaroko

70 etxetara iritsi dira kontserba loteak. Kanpainaren helburua kontsumo arduratsua sustatzea eta produktuak ekoizlearengandik eroslearengana zuzenean helaraztea izan da, bitartekaririk gabe. Elgoibarko Errigora taldeko kideek eskerrak eman dizkiete kanpaina honetan parte hartu duten guztiei.

DKT

DKT

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza