Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Mintxetako ur parke berriaren harira Elgoibarko EHBilduren eta EAJren artean Facebooken eta Twitterren sortu den zalapartaren harira, azalpen bat eman nahi dugu, eztabaidaren erdi-erdian harrapatuta gaudelako.

Martxoan jakin genuen guk proiektu honen berri, eta orduan, Udalak sarrera librea izango zela zehaztu zuen, eta horrela eman genuen albistea. Gero, maiatzaren 17an, bigarren prentsa ohar bat jaso genuen obrak hastear zeudela esanez. Prentsa oharrean honela zioen Udalak, hitzez-hitz: "Umeak urarekin jolastu eta dibertitzeko jolas-gune, familiar eta freskagarri bat sortuko da, mundu guztiak parte hartu ahal izateko modukoa, gune ireki eta sarbide librekoa". Informazio horrek zalantzak sortu zizkigun eta Udaleko prentsa arduradunari eta Ramon Mujika Kirol Patronatuko zuzendariari deitu genien, argibide gehiagoren eske. Mujikak eman zizkigun argibideak. Hark argitu zigun ezetz, sarrera ez zela librea izango eta ur parkera sartzeko baldintzak igerilekuetara sartzeko berberak izango zirela. Eta hori da guk azkena publikatu duguna, bai papereko edizioan eta bai Interneten. Kontua da EHBilduk gure albisteak, martxoan emandakoa eta maiatzekoa, aipatu dituela Interneten eta aditzera eman duela Udalak hauteskunde aurretik gauza bat esan zuela eta orain beste bat. Elgoibarko EAJk erantzun egin dio sare sozialetan, BARREN leku txarrean utziz. Elgoibar EAJren idatziak honela dio: "Maiatzaren 17koa da berria, eta gure hitza betetzen jarraitzen dugu. Udaletxeak ateratako prentsa oharra da udaletxetik esandakoa. Hortik aurrera, komunikabide bakoitzak bere berria idatzi du". Eta hori arrazoitzeko, Udalak bere webgunean zuzenketa egin ondoren emandako albistea erabili du. BARRENetik esan nahi du guk ez dugula nahi duguna jarri, baizik eta prentsa ohar bidez jaso duguna, eta guk ez dugula inolako zuzenketarik jaso Udaletik. Azalpenak Ramon Mujikak eman dizkigu, geuk eskatuta.

Atxikituta, maiatzaren 17an Elgoibarko Udaletik zabaldu zuten prentsa-oharra (PDF).

 

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza