Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Ekainaren 7tik 9ra bitartean egingo da Bioterra 2019, Ficoban (Irun). Jasangarritasuna eta kontsumo arduratsua izango ditu ardatz aurten, eta Euskal Herriko eta Estatuko produktu ekologikoen ekoizle eta prestatzaile nagusiek hartuko dute parte. Bisitarientzako eskaintza zabala izango da beste behin bertako hiru pabiloitan zein kanpoko erakusketa gunean.

Nekazaritza ekologikoa da azokako sektore garrantzitsuenetako bat, eta, bisitariarentzako erakargarrienetako bat ere bai. Hain zuzen ere kezka berriei erantzuteko, Bioterrak kultura ekologikoaren eta iraunkortasunaren ikuspegi orokorra eman nahi du aurten, eta jorratuko diren gaien artean daude besteak beste, kosmetika eta ehungintza ekologikoa, ongizatea, habitat osasungarria, terapia naturalak, ekoturismoa edo bio-eraikuntza.


Hitzaldiak eta tailerrak
Bioterraren proposamen nagusietako bat da jarduera-programa, dibulgazioa izanik haren helburuetako bat; horregatik, aditu entzutetsuen eskutik hitzaldi-programa zabaldu prestatu dute. Azokaren hiru egunetan egingo da jarduera-programa hori, eta askotariko gaiak landuko dituzte, hala nola elikagaien xahubidea, barne-kutsadura eta osasuna eta permakultura. Egitarau horren guztiaren berri luze eta zabal jaso dute azokaren webgunean.
Beste proposamenetako bat ikastaroena da. Aurten bi tailera eskainiko dituzte: itsas hondakinak sailkatzeko bata, eta bestea, baratzezaintzaren gaineko argibideena (haztegian landatzea eta bermikonpost-ontzia).
Bestetik, Sukaldea gunean, Zero Waste sukaldaritzako erakustaldiak egingo dira: afari begetalak, gaztaren ordezko begetalak, sukaldearen garbiketa naturala, piknik osasungarria familia osoarentzat eta showcooking bat nutrizio arduratsuak duen garrantzia erakusteko, besteak beste.
Geo-biologiako erakustaldiak ere izango dira; programa osoa dago ikusgai webgunean. Energiaren Euskal Erakundearen eskutik, aukera eskainiko zaie bisitariei Ficobako kanpoaldean ibilgailu zein bizikleta elektrikoak probatzeko.
Era berean, kanpoaldeko erakusketa gunean, Bioterrazan, indarrak berreskuratzeko gastronomi txokoa izango da. Sukaldaritza eskaintza aparta dastatu ahal izango dute, azokako erakusketarien eskutik.

Bizimodu osasungarria
Bio-eraikuntza sektorearen gaineko pabiloi bat ere izango da, Geobat, eta hitzaldi programa propioa garatu dute. Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialeko Gipuzkoako ordezkaritzako Jasangarritasun Batzordeak koordinatuko du egitarau hori, eta, askotariko gaiak landuko dituzte.
Bizimodu osasungarriaren eta jasangarriaren gaineko hitzaldiak ere izango dituzte aukeran bisitariek. Adituek jardungo dute horretan; hona hemen horietako batzuk:
Juan Llorca: Chefa eta Valencia Montessori School-eko arduraduna, lehenengo % 100 Montessori eskola Valentzian eta lehenengoa Espainian (slow food zigilua den KM0-ko chef batekin).
Brenda Chavez: Jasangarritasunean eta kulturan espezializatutako kazetaria.
Maria Cabanillas Ballesteros: Heal Studio sortu zuena, CEO Earth Beat.
Marc Casaboch: Cultivando la vida. 365 días en el huerto que lo cambiarán todo liburuaren egilea.
Virginia Ceballos Alonso: Trucos Naturales delakoaren sortzailea.
Ana Gonzalez Nevado: Sortzailea eta aholkularia Hendaye Style-n, modak zer kutsatzen duen eta nola saihestu azalduko du.
Tamara Franco Lara: Viviendo con V-ren sortzailea.

Biobeauty gunea kosmetika jasangarriaren alde
Moda, edergintza, osasuna … horiek ere izango dute lekua; izan ere, Bioterra bisitatzen dutenek gero eta gehiago eskatzen dituzte aholkuak eta azken joeren gaineko argibideak gune horietan. Biobeauty guneak, kosmetika jasangarriaren aldeko guneak, lau urte beteko ditu aurten; bertan erakutsiko dute natura eta ingurumena errespetatuz norbera zaintzen. Kosmetika ekologikoa eta azalaren zaintza osatzen duten osagaiak emango dituzte ezagutzera, beti deribatu toxikorik, petrokimikorik, sintetikorik, pestizidarik, transgenikorik eta koloratzailerik gabe.
Ekainaren 9an, ostera, Yoga Day egingo da hirugarrenez Bioterran. Maila guztietara egokitutako masterklass bat eskainiko dute.

Datu praktikoak
Bioterraren 16. edizioa zabalik izango da ekainaren 7tik 9ra bitartean, ostiraletik igandera. Honako ordutegia izango du: 10:00etatik 20:00etara, etenik gabe, ostiralean eta igandean; larunbatean, berriz, 21:00ak arte egongo da irekita. Sarreraren prezioa da: 3 euro (12 urte arteko umeek, dohainik); eta aparkalekua dohainik.
Era berean, Euskotrenekin adostu dute Bioterra txartel berezia sortzea; kostu murritza izango du e

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza