Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Duela urte batzuk Google Maps-eko autoa ibili zen Elgoibar eta Mendaron barrena 360 graduko irudiak jasotzen. Orain Interneteko beste enpresa erraldoi bat, Apple, ari da mapak egiteko irudiak hartzen.

Apple Maps-eko autoa ageri den argazkia bidali digu Mendaroko bizilagun batek. Mendaroko kaleetan ibili da gaur irudiak hartzen eta aurreko asteetan ere ikusi dute Mendaron barrena.
Zerbitzua emateko mapak eguneratuta eduki behar ditu Apple Maps-ek eta lan horretan dihardute. Dirudenez Espainiako eta Euskal Herriko hainbat bide eta herritako mapak eguneratzen ari dira udaberri honetan. LIDAR teknologia (Laser Imaging Detection and Ranging) darabilten kamerak erabiltzen dituzte. Autoetan jartzen dituzte kamera berezi horiek, eta oinezkoek ere eramaten dituzte batzuetan, bizkar-zorroan sartuta. Laser bidez objektuak antzemateko eta neurtzeko sistema da LIDAR teknologia.

∞Lotura duten albisteak:

 

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza