Apirilaren 6an jarriko dute indarrean zerbitzu berria, eta hala, Sigma-Olaso eta Sigma autobus geralekuan ere geldialdi bat egingo du gaueko DB44G autobus zerbitzuak. Orain arte geldialdi bakarra egiten zuen autobus horrek. Foru Aldunditik azadu dutenez, Elgoibarko Udalak eskatu zien bigarren geldialdi bat ipintzeko.
DB44G autobus lineak Mallabia eta Ondarroa arteko herriei ematen die zerbitzua.