Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 24 hezegunea anfibioak sargoate morkaiko elgoibarSargoateko iturriaren ondoan anfibioentzako hezegune edo putzu txiki bat sortu du Morkaiko mendi taldeak Aranzadi zientzia elkarteko kideen laguntzaz. Joan den zapatuan eta domekan egin zituzten hezegunea sortzeko lanak, auzolanean. (argazkiak eta bideoa dauzka)

Elgoibarren anfibioentzako egokiak izan daitezkeen hezegune gutxi daudela dio Ander Izagirre Naturzaliak, eta are gutxiago ezpezie jakin batzuentzako. Sargoateko iturriaren ondoan egin duten hezegunea inguruko anfibioentzako; baso-igel gorria, uhandre palmatua edo txantxiku arrunta, besteak beste, habitat oso aproposa izango dela dio. "Hezegune txiki hori sortuta, anfibio espezieak ugaltzeaz gain beste animalia batzuentzako; ornogabe urtarrentzako, esaterako, toki apropos bat sortuko dugu", azaldu du.

Elgoibar eta inguruetako natura eta mendiko ondarea ezagutzeko irteera multzoa antolatu du Morkaikok, bigarren urtez, eta Sargoaten hezegunea sortzea izan da aurtengo aurreneko ekimena. Ondorengo bideoan ikus dezakezue irteeran parte hartu zuten lagunek auzolanean eginiko lana. Ander Izagirrek eginiko time-lapsea ere badauka bideoak.

 ∞Lotura duten albsteak:

Elgoibarko berbetia

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza