Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 12 Sargoate hezegunea morkaiko elgoibarSargoateko iturriaren ondoan anfibioentzako hezegune edo putzu txiki bat sortuko du Morkaikok. Auzolanean egin nahi dute, eta izena ematera animatu dituzte herritarrak, ume zein heldu.

Elgoibar eta inguruetako natura eta mendiko ondarea ezagutzeko irteera multzoa antolatu zuen iaz Morkaikok, mendi taldearen 75. urteurrenaren harira. Irteerek sortu zuten interesa eta izan zuten arrakasta ikusita, aurten ere natura eta ondarearekin zerikusia duten hainbat irteera prestatuko dituzte. Sargoaten hezegune txiki bat sortzea izango da aurreneko ekimena. Martxoaren 24rako antolatu du irteera hori Morkaikok eta auzolanean oinarritu nahi dute. Sargoateko iturria bera ere auzolanean berritu zuen Morkaikok 2013an.

 • Anfibioak animalia talde mehatxatuenetariko

"Gaur egun, anfibioak animalia talde mehatxatuenetariko bat dira. Horiek babesteko orduan, ezinbestekoa da ugaltzeko erabiltzen dituzten hezeguneak mantentzea eta ahal den heinean, hezeguneak urriak diren inguruetan berriak sortzea", azaldu dute Morkaikotik. Elgoibarren anfibioentzako egokiak izan daitezkeen hezegune gutxi daudela diote eta are gutxiago ezpezie jakin batzuentzako. Ondorioz, Sargoateko iturriaren ondoan putzu edo hezegune txiki bat sortzea neurri oso aproposa izan daitekeela uste dute. Gainera, hezegune txiki hori sortuta, anfibio espezieak ugaltzeaz gain beste animalia batzuentzako; ornogabe urtarrentzako, esaterako, toki apropos bat sortuko dugu", zehaztu dute. Morkaikok Aranzadi zientzia elkarteko kideen laguntza ere izango du egitasmo honetan.
Martxoaren 24an, domeka, izango da irteera. IMHko aparkalekuan elkartuko dira 9:30ean, handik Sargoatera igotzeko. Irteeran parte hartzeko izena eman behar da. E-postaz (Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.) edo telefonoz (636 994 798) egin daiteke izen ematea.

2019 03 12 Sargoate kartela morkaiko

 ∞Lotura duten albsteak:

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza