Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 03 14 babestutako edukia Laboral Kutxa 1 tokikom 700x700Klima aldaketa kontzeptu ezezaguna izatetik, urte gutxiren buruan herritarren ahotan egotera igaro da. Ekintza txikiak ohiko bilakatu dira: birziklatzea, ur gutxiago gastatzea, berogailua neurriz erabiltzea, produktu kimikoen erabilera murriztea, led bonbillak erabiltzea, ingurumen-inpaktu txikiagoa duten garraioa erabiltzea eta abar luze bat.

Birziklatzea adibidez, gutxi batzuek egiten zuten zerbait izatetik, herritarren gehiengoak modu naturalean egiten duen zerbait izatera pasatu da. Horrela, gaur egun Debabarreneko birziklatze tasa %53an dago; Gipuzkoan berriz %57koa da tasa, Europar Batasunak 2020rako zehaztutako %50eko indizea dagoeneko gainditu duelarik. 

Bestalde, OCU erakundean otsailean argitaratutako ikerketa baten emaitzen arabera, espainiar estatuan herritarren %73ak arrazoi etikoen arabera edo iraunkortasunari lotuta hartzen ditu erosketa erabakiak. Izan ere, birziklatzea bezain garrantzitsua da hondakin gutxiago sortzea.

Denbora gutxian ohiko jarrera bilakatu da erosketetara norbere poltsa eramatea edota produktu organikoak eta 0 Km-koak erostea. Jarrera aldaketa hori herritarren erabaki kontziente baten emaitza da. Izan ere, OCUren ikerketaren arabera, herritarren %62ak uste du beraien erabakiek mundua eraldatzeko boterea dutela. Erabakiak modu kontzientean hartuta inguratzen gaituen hori babestu dezakegu, etorkizuneko generazioei mundu hobeago bat uzteko aukera bermatuz.

 • Laboral Kutxa: zure ingurua zaintzeko aliatua

Ingurunearekiko duzun konpromisoa bermatzen lagundu nahi dizu Laboral Kutxak, ingurua zainduz, zure burua eta familiarena zaintzen baitituzu. Horregatik, zure garraioaren ingurumen-inpaktua ahalik eta txikiena izango dela bermatzeko, Laboral Kutxak Kia Soul Elektrikoa (eta ekologikoa) zozketatuko du, autoko edo etxeko aseguruaren aurrekontua egiten dutenen artean.

Gainera, bi aseguruak kontratatzea erabakitzen baduzu, 100 euroko deskontua izango duzu. Bi aseguruetatik bat kontratatuta ere deskontuak izango dituzu: 50 euroko beherapena auto asegurua kontratatuz gero eta 20 eurokoa etxeko aseguru bakoitzarekin.

Sanbartolomeak2019

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza