Haizeak zuhaitz bat bota du San Roke kalean

Barren.eus 2019ko mar. 6a, 19:04

Ekaitza gogor sartu da 16:00ak inguruan Eibar aldetik eta haize bolada gogorrek zenbait kalte eragin dituzte, arinak izan badira ere. San Roke kalean zuhaitz bat erori da eta beste batetik adar handi samarrak erori dira.

Motza baina bizia izan da ekaitza. Frontearekin zetorren haize hotzagoak azken egunotako hego haizearekin topo egin duenean sortu da ekaitza. Pare bat tximista indartsu laga ditu Elgoibarren eta haize bolada indartsuek zuhaitz bat bota dute San Roke kalean, institutuaren azpian. Zabor edukiontzien gainera erori da zuhaitza, baina, zorionez ez du inor azpian harrapatu. San Roke kalean bertan, metro batzuetara dagoen beste zuhaitz batetik adar handi samarrak erori dira, igogailuaren ondoan dagoen pinutik, hain zuzen ere. Olasope ingruan, 634 errepide ondoan zegoen edukiontzi bat ere irauli du haizearen indarrak.

2019 03 06 zuhaitza erori haizea elgoibar instituto azpialdea

 haizeak adarrak bota sanroke elgoibar