Palestinari buruzko hitzaldia, Mezkitan

Barren.eus 2019ko ots. 7a, 13:36

Sheikh Ahmed Shahruri Imanak Palestinari buruzko hitzaldia emango du domekan, Elgoibarko Tawasol mezkitan.

Goizean umeentzako tailerrak egingo dituzte, 10:30etik 13:00. Sheikh Ahmed Shahruri iman palestinarrak emango duen hitzaldia 18:30ean izango da. Pedro Muguruza kaleko 85. poligonoan dago Mezkita, 8. atean. Herri palestinarrari laguntzeko batzordeak (C.A.A.P) eta Tawasol mezkitak antolatu dute hitzaldia.