Auto bat irauli da Idotorberako bidean

Barren.eus 2019ko urt. 29a, 18:54

Auto batek istripua izan zuen Idotorbeko bidean, Gi-3324 errepidean. 

Eguerdian, 13:00ak aldera, gertatu zen istripua eta ibilgailua irauli egin zen. Eibarko Arrateko suhiltzaile etxeko bi kamioi joan ziren istripua gertatu zen tokiraino.

Gipuzkoako suhiltzaileek eskuak bete lan dabiltzala jakinarazi dute. Azken 24 orduetan 23 esku-hartze izan dituzte, horietatik sei trafikoa istripuak, beste hamalau haizeak eta urak eragindakoak eta 3 sute.

2019 01 29 autoa irauli idotorbe bidea elgoibar suihiltzaileak 1