Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2019 01 18 babestutako edukia euskalfondoa sahara Aurpegia contentBadira 30 urte baino gehiago euskal familiek, udako hilabeteetan, haur sahararrak euren etxeetan jasotzen dituztela. 2018ko udan 316 neska eta mutil saharar etorri ziren Euskadira, eta, aurten, beste horrenbeste etortzea nahi dute. Horretarako, gutxienez, 100 familia gehiago beharko dira.


Oporrak Bakean programa antolatzen duten elkarte eta udaletxeek euskal gizartea kontzientziatu eta egiten duten lana ezagutarazteko helburu duen kanpaina berria abiatu da Orain bi familia ditut: bat Saharan eta bestea Euskal Herrian lelopean. Kanpainaren ordezkarien hitzetan "esaldi horrek oso modu egokian laburtzen du programan parte hartzen duten neska eta mutilen esperientzia, eta baita horiek hartzen dituzten harrera familiena ere". Horregatik Euskal Herriko familiak animatu gura dituzte haur errefuxiatu sahararrak etxean hartzeko uda garaian.

2019 01 18 babestutako edukia euskalfondoa sahara dentista
Kanpainak ikus-entzunezko euskarri ezberdinak ditu eta hainbat urtetan Euskal Herrira etorri diren haurren testigantzetan oinarritzen da. Testigantza horien bitartez, haien egonaldietatik gustukoen dituzten gauzak edo arreta gehien deitu diena kontatzen dute.

2019 01 18 babestutako edukia euskalfondoa sahara Carrusel
Udan, bi hilabetez, euskal familiekin bizitzen
 Herri Sahararrak 40 urte baino gehiago daramatza errefuxiatu kanpamentuetan bizirauten, munduko basamorturik idorrenetako batean, euren lurraldera itzuli ezinik. Kanpamentu horietan 14 urtetik beherako 56.000 ume bizi dira, eta horietatik %30ek hazkunde gabeziak dituzte, klima gogorra eta elikadura baldintzen ondorioz. Hori dela eta, Oporrak Bakean programak 10 eta 12 urte bitarteko haur saharar errefuxiatuak udan, bi hilabetez, euskal familiekin bizi daitezen sustatzen du. Egonaldi horien helburu dira: umeak basamortuko baldintza gogorretatik urruntzea da (gerizpean 55ºtara heltzen diren tenperaturak), hazten ari diren adin honetan lagunduko dituen elikadura egokia jasotzea, azterketa medikuak egitea eta euskal kultura eta saharar kulturen arteko lotura sustatzea.
Edozein motako familia izan daiteke harrera familia: pertsona bakanak, elkarbizitza unitateak, seme-alabadunak zein seme-alabarik ez dutenak. Baldintzarik garrantzitsuena denbora eta gogoak izatea da, haurrari arreta eskaini ahal izateko, eta bizi eta lo egiteko tokia eskaini ahal izatea.

2019 01 18 babestutako edukia euskalfondoa sahara Aquarium

Informazioa jaso eta programan parte hartzeko
 Haur saharar bat uda honetan harreran hartzeko interesa duten familia edo pertsonek dagokien elkarte edo udalarekin jar daitezke kontaktuan (http://oporrakbakean.eus/nortzuk-gara/elkarteetaudalantolatzaileak/), edo lurralde bakoitzeko pertsona arduradunarekin: 665711947 (Araba), 658751359 (Bizkaia) 696014786 (Gipuzkoa)
Helbide elektroniko hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta eduki behar duzu hau ikusteko.

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza