Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2015 05 15 urkullumausitxanSan Isidro eguna da gaur, baserritarren eguna. Iñigo Urkullu lehendakariak Arraten, Eibarren, egingo duten ospakizunean hartu du parte arratsaldean, baina hara joan aurretik Elgoibarko Mausitxa baserrira egin diu bisita. Lehen eskutik jaso ditu gaztagintzari buruzko azalpenak, prozesu guztiaren berri eman diote-eta Mausitxako gaztagileek, Jesus eta Iñaki Ansolak eta Rosa Mari Salegik. (argazkiak eta bideoa dauzka)

Iñigo Urkullu lehendakariaz gainera, Jaurlaritzako ordezkari gehiago ere izan dira Mausitxan, besteak beste, Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua eta Bittor Oroz, Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako sailburuordea.

Mausitxakoek ardiak eta gainerako abereak edukitzen dituzten ukuiluan egin diete harrera agintariei. Abereentzako eta gaztagintzarako erabiltzen dituzten instalazioak erakutsi dizkiete, eta bisitaren amaieran, Elgoibarko mugetatik kanpo Mausitxaren eta Elgoibarren izena horren ezagun egin duen gazta probatzeko aukera izan du Urkullu lehendakariak, Mausitxa baserriko sukaldean. Hona hemen bisitaldiaren argazki galeria eta bideoa.

Fuente: Irekia - Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza