BABESTUTAKO EDUKIA: AEK-k euskaraz bizitzeko hamaika aukera eskaintzen ditu

Barren.eus 2018ko ira. 25a, 09:37

Euskara praktikatu nahi baduzu, baina ez daukazu norekin egin, edo euskalduna izanda euskaraz bizitzeko aukera berrien bila bazabiltza, hainbat proposamen dauzkagu zuretzat. Giro atseginean eta lagunartean, ahalegin handirik gabe, ordutegi arazorik gabe... zuk erabakiko duzu noiz eta nola.

Edonork parte har dezake: euskararen bidea egiten ari denak, praktikaren bidez euskara hobetu nahi duenak edota euskaraz bizitzeko aukera gehiagoren bila dabilenak. Parte hartzeko gutxieneko euskara maila eskatzen da. Hona hemen aukerak:

 • Mintzataldeak:
Bospasei laguneko taldeak izaten dira; horiek osatzeko, kontuan hartzen ditugu parte-hartzaileen disponibilitatea, adina eta zaletasunak. Mintzataldeak bildu ahal dira kafetegian, tabernan, edo paseoan ibiltzeko... parte-hartzaileek erabakitzen dute non eta noiz, beti lagun giroan.
 • Gurasolagun:
Familientzako mintzataldeak dira; jolasak, txangoak eta tailerrak egiten ditugu, helduak eta haurrak batera aritzeko. Hainbat familia batzen direnez, aukera aproposa ere bada lagun berriak egiteko. Asteburu-pasak ere antolatzen ditugu, urtean bitan, gutxienez.
 • Ekintza osagarriak:
Gure ekintza osagarrien bidez, beste hainbat aukera topatuko dituzu euskal kultura ezagutu eta euskara praktikatzeko. Besteak beste: hitzaldiak; irakurzale klubak; sukaldaritza, eskulan, yoga edo dantza tailerrak; kantulagunak...
Kirolaren edo naturaren inguruko jarduerak ere egiten ditugu: mendilagun, bizikletaz ibiltzeko taldeak, martxa nordikoa, yoga, berbabentura (eskia, eskalada, surfa...). Horrela lagun berriak egiteaz gain, herrietako kultur eskaintza eskaintza zabaldu egiten da.
 • Mintzodromoak:
Mintzodromoak herriko plazan antolatzen dira, eta aukera ezin hobeak izaten dira inguruko euskaltzaleok batzeko. Jalgi hadi plazarat!
 • Mintzapraktika online:
Etxetik atera gabe hitz egin nahi baduzu, edo urruneko beste euskaldun batzuekin, Mintzanet zerbitzua duzu bideo-konferentzia bidez aritzeko: www.mintzanet.eus


Izen-emate epea zabalik
Eta guztia dohainik! Parte-hartzea dohainik da, eta hamaika abantaila eskura ditzakezu: emanaldietarako txartelak, opariak eta deskontuak; esaterako, Aizu!, Argia, Berria eta Gaztezulo-ko harpidetzetan...
Eman izena hemen eta euskaraz bizi eta praktikatzeko hamaika aukera izango dituzu!
Edozein argibidetarako jo gure webgunera.