Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 14 babestutako edukia azkue fundazioa Egunsentia Gaztelugatxen ebakiWikipediako artikuluak argazkiekin aberasteko helburuarekin, Wiki Loves Monuments argazki lehiaketa egiten da mundu osooan, 2012az geroztik. Aurtengo lehiaketan hamahiru sari egongo dira jokoan, baina Azkue fundazioak beste hiru eskainiko ditu.

Azkue Fundazioak euskarazko Wikipediarako argazkiak batzeko asmoa du. Hala, nazioarteko lehiaketaz gain, Arabako, Bizkaiako, Gipuzkoako, Lapurdiko, Nafarroa Beherako, Nafarroako eta Zuberoako irudiekin hartu daiteke parte Azkueren Euskal Herriko ondare-lehiaketan. Iaz 722 argazki jaso ziren Wiki Loves Monuments lehiaketan. 

Irailaren 1etik 30era bitartean egongo da martxan lehiaketa. Argazkiak Euskal Herrikoak zein lehiaketan parte hartzen duten beste edozein herrialdetakoak izan daitezke. Partaide bakoitzak, nahi adina argazki igo ditzake eta edozein momentutan ateratakoak onartzen dira.
Sariak

Euskal Herriko hiru sari eskaintzen ditu Azkue Fundazioak:

  • Euskal Herriko argazkirik onenari: Parrot Mambo Fly dronea.
  • Bizkaiko argazkirik onenari: Hero Session waterproof Go-proa.
  • Bilboko argazkirik onenari: Telefonoarekin argazki eta bideoak egiteko produktu sorta.

Horretaz gain, nazioarteko lehiaketak beste hamahiru sari emango ditu.
• Lehiaketaren helburua
Wikipediako irakurle, lankide, argazkilari edo argazkigintzaren zaleak kultura-ondare diren monumentuen argazkiak egitera animatzea bilatzen da lehiaketarakin, Wikimedia Commonsera igoz, Wikipedian erabili ahal izateko. Horrela, Gizateriaren Ondareari buruzko artikuluak hobetu nahi dira.
Informazio gehiago HEMEN.

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza