Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

2018 09 02 gipuzkoako artzain gazta txap mausitxa bigarren legazpi Goierri hitzaGipuzkoako Artzain Eguna egiten dute Legazpin iraileko lehendabiziko domekan, eta jai horren barruan antolatzen dute Artzain Gazta Txapelketa. Atzokoan, 34. edizioan, Patxi Otaegi beizamarrak irabazi zuen lehen saria eta Elgoibarko Mausitxa gaztandegiak aurkeztutako gaztak jaso zuen bigarren saria. Gazta txapelketetan entsutetzuena den Ordiziakoa jokatuko dute eguaztenean.

Gipuzkoako Artzain Gaztaren 34. Lehiaketa jokatu zuten atzo Legazpin, Gipuzkoako Artzain Egunaren baitan. Patxi Otaegi beizamarrak irabazi zuen lehen saria, Elgoibarko Mausitxa gaztandegia gelditu zen bigarren lekuan, eta Gabiriako Baztarrika hirugarrengoan.

Mausitxak bost alditan irabazi du Gipuzkoako Artzain Gazta txapelketa, azkena 2015ean. Aurrez, 2005ean, 2007an, 2009an eta 2013an lortu zuen lehen saria.

• Ordiziako txapelketa, eguaztenean

Eguazten honetan, irailaren 5ean, jokatuko da Ordiziako Gazta Lehiaketa, Euskal Herriko gazta lehiaketa ospetsuena. Hor ere makina bat sari eskuratu izan ditu Mausitxak. Azken bi urteetan txapeldunorde izan da, esaterako. Mausitxak hiru alditan irabazi du Ordiziako Ardi Latxaren 43. Gazta Lehiaketa prestigiotsua (2005, 2007 eta 2009) eta, horrez gainera, 2005etik 2014ra artean Ordiziako gazta txapelketa irabazi zuten gaztagileek parte hartu zuten Ordizia Txapeldun Saria ere irabazi zuen 2014an.

2018 09 02 gipuzkoako artzain gazta txap mausitxa legazpi Goierriko hitza

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza