BABESTUTAKO EDUKIA: Oskarbik beherapen handiekin hasi du merkealdia

Barren.eus 2018ko uzt. 3a, 11:07

Oskarbik 110 zapata-marka baino gehiago ditu eskuragarri, "dotore eta eroso" joateko: Saucony, New Balance, Camper, Panama Jack, Mustang, Adidas, Converse, Nike, Clarks, Geox, El Naturalista, Pikolinos… Modelo eta kolore ugari, familia osoarentzat.

Beherapen handiekin hasi da udako merkealdia, eta Oskarbik ere beherapen ezin hobeak ditu bezeroentzat. Hala, bere dendetako erakusleihoak deskontuz beterik ageri dira egunotan.

Bezero bakoitzaren nahiak kontuan izanda, Oskarbiren helburu nagusietako bi dira, estilo ezberdinetara moldatzen jakitea eta produktu-aukera zabala eskaintzea. Eta bilaketa horrek, etengabe bidaiatzera eraman du. "Ez galdu aukera! Hurbildu zaitez gertuen duzun zure Oskarbi dendara eta aprobetxatu deskonturik onenak! Milaka produktu aurkituko dituzu, prezio ezin hobetan, eta beti eskaintzen dizun kalitate-bermearekin", animatu dituzte bezeroak eta herritarrak.

• Etxetik erosteko aukera

Gainera, etxetik mugitu gabe erosketak egitea atsegin baduzu, horretarako ere ematen du aukera Oskarbik. www.oskarbi.com web orrian katalogo osoa ikusteko aukera dago: bilduma berriko produktuak eta baita outlet-a ere.

Zapatarik gustukoenak eskatu eta bidalketak debalde izango dira, 24 eta 48 ordura bitartean.

2018 07 03 babestutako edukia Merkealdia Oskarbin content