Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

babestutako edukia Bertako traineruaBertako Igogailuak Arrasateko enpresak eta Hondarribia Arraun Elkarteak hitzarmena sinatu dute, datozen bi urteetan emakume taldearen babesle izateko.

Gipuzkoan, igogailuen mantentze sektorean, lider den enpresaren izena izango du Hondarribiko emakumeen traineruak. Euskal Herrian emakumezkoen taldeek dituzten arazoen jakitun, horiei laguntzeko erabaki tinkoa hartu du Bertako Igogailuak enpresak: "Hurrengo bi urteotan une atsegin asko biziko ditugula argi dugu, arrakasta garrantzitsuak lortuta. Eta badakigu jakin ere, hirugarren urtean gure harremanak aurrera egingo duela". Bertako Igogailuak enpresako langile asko eskualde horretakoak izateak zeresan handia izan du erabakian.

Hitzarmena sinatze-ekitaldian arraunlariekin batera izan ziren Ibai Salazar, Bertako Igogailuak enpresaren ordezkaria eta Joxemi Elduayen, Hondarribia Arraun Elkarteko presidentea.
•EuskoTren Ligarako txartela lortuta
Aste bukaeran ekin diote lanari Hondarribia-Bertako Igogailuak taldeko kideek, eta Sestaon eta Zierbenan egindako lanari esker EuskoTren ligarako sailkatu dira, San Juan, Orio eta Arraun Lagunakekin batera. Hala, gorengo mailan jardungo dute.

2018 07 03 babestutako edukia Bertako trainerua hitzarmena

San Bartolomeak 2019

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza