Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Makina-Erremintaren Biurtekoak (BIEMH) “sektoreak bizi duen une gozoa uzten du agerian”, esan du Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olanok.

1.750 enpresa, 1.200 makina, 3.000 produktu, 300 berrikuntza martxan… Errekorrekoa izan da maiatzaren 28tik ekainaren 1era bitartean Barakaldoko BECen egin duten Makina-Erremintaren Biurtekoa (BIEHM).
Gipuzkoako 120 eragilek ere hartu dute parte biurtekoaren 30. edizioan, besteak beste makina-erremintaren sektoreko enpresak, zentro teknologikoak eta bestelako zerbitzuak eskaintzen dituzten konpainiak. Han izan dira, esaterako, Danobat, Lagun, Goratu, Ibarmia, Juaristi, Goizper, Delteco, Soraluce eta Korta enpresak.
Markel Olano Gipuzkoako diputatu nagusiak ere bisitatu du nazioarteko azoka, Ekonomia Sustapen, Landa Ingurune eta Lurralde Garapeneko diputatu den Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapeneko foru zuzendari den Garikoitz Agote eta Berrikuntza foru zuzendari den Antton Tomasenarekin batera. Makina-sektorearen sektoreak Gipuzkoan duen pisuan jarri zuen azpimarra Olanok.
Ekonomiak momentu hona bizi duela esan zuen Markel Olanok, bereziki makina-erremintaren sektoreak. Diputatu nagusiak aurreratu dituen Gipuzkoako Foru Ogasunaren datuen arabera, lurraldeko enpresen salmentak %12,7 hazi ziren apirilean, eta %5,9eko igoera metatua dute jada urteko lehen lau hilabeteetan. Industriak antzeko portaera izan zuen, apirilean %11,4 gehiago saldu baitzuen eta %4,6ko hazkunde metatuarekin itxi du urtearen lehen lauhilekoa. Eta enplegu eta soldaten arloan ere datuak positiboak dira. Olanok azaldu du Aldundiaren erronka nagusia dela agertoki hori finkatzea eta Gipuzkoaren etorkizuneko erronkei aurre egiteko lanean jartzea.

2018 06 03 babestutako edukiamakinaerrem biurtekoa olano

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza