BABESTUTAKO EDUKIA: Etorkizuna Eraikiz Gunea martxan da

Barren.eus 2018ko mai. 31a, 14:22

Estatuan administrazio publiko batek martxan jartzen duen lehen politika publikoen laborategia martxan da: Etorkizuna Eraikiz Gunea. Hub-a Gipuzkoako Foru Aldundiko beheko solairuan dago, 200 metro karratuko lokalean, herritarrentzako irekita.

“Erabiltzaileek eta ideia eta proiektuen bultzatzaileen arteko erlazioa bultzatzeko esperimentazio gune bezala jaio da Etorkizuna Eraikiz Gunea, sektore ezberdinen artean loturak sortuz eta beraien arteko sinergiak sustatuz. Azken finean, Etorkizuna Eraikizeko plaza publikoa da”, azaldu du Gipuzkoako diputatu nagusi den Markel Olanok.

Hedabideekin egindako gosari informatibo batetan hartu du parte foru arduradunak, eta bertan egin ditu adierazpen hauek. Ekitaldi berean egon dira Imanol Lasa, foru bozeramailea eta Gobernantza eta Gizartearekiko Komunikazioko foru diputatua, eta Alfonso Unceta, Sinnergiakeko arduraduna eta zentroaren garatzaileetako bat. Funtsa Gunea aurkeztu eta gizarteratzea izan da. Espazioa Aldundiaren beheko solairuan dago, kale mailan, Gipuzkoako Plaza eta Peñaflorida kaleen artean.
Diputatu nagusiak gogoratu duenez, gobernantza ireki eta lankidetzazkoa du zutabe Etorkizuna Eraikiz programak. “Hau da, aliantzak ehundu erakunde, gizarte zibil, elkarte, enpresa, herritar eta abarren artean. Helburua, denon artean gure lurraldearen etorkizuna eraikitzea da”, esan du. Horrela, azaldu du Etorkizuna Eraikiz Gunea funtsezkoa izango dela “adostasun eremu berrien sortzaile” gisa izango duen papera dela eta, proiektuan parte hartzen ari diren eragile guztien topagunea izango baita. “Herritarrei zabalik dagoen erreminta da, proiektuaren parte hartzaileen artean sinergiak sortzea bilatzen duena eta eragile berriak erakarri nahi dituena”, azaldu du.

2018 05 31 babestutako edukia etorkizuna eraikiz gunea