BABESTUTAKO EDUKIA: Enpresetan langileen partaidetza sustatzeko 1,1 milioi euro bideratuko ditu Aldundiak

Barren.eus 2018ko mai. 24a, 11:08

Gipuzkoako Foru Aldundiak 1,1 milioi euro bideratuko ditu 2018an Gipuzkoako enpresatan pertsonen partaidetza sustatzeko programara. Iaz, 43 proiektu babestu zituen programa horrek, eta 28 enpresak hartu zuten parte.

Gipuzkoako Foru Aldundiaren arabera, gainera, bai kapitalean eta baita kudeaketan ere langileen partaidetza bultzatzea garrantzitsua da enpresen erabakitze guneak Gipuzkoan bertan mantentzeko. Hainbat ekintza eta ekimenek osatzen dute estrategia.Aurten programara bideratuko den diru kopuruari dagokionez, 660.000 euro enpresetan pertsonen partaidetzako antolakuntza ereduak bultzatzeko proiektuak finantzatzeko izango dira, eta 440.000 euro pertsonen partaidetzako antolakuntza-ereduekiko enpresen garapena aldezten duen ekosistema sustatzeko. Interesa dutenek, eskaera orria eta dokumentazioa sustapena.gipuzkoa.eus/kudeaketa webgunean aurkituko dituzte.

Aldundiko gobernu kontseiluak erabaki du baita ere eskubidea gizarte ekimeneko enplegu zentro bereziei edo gizarteratze enpresei eskubidea erreserbatzea kontratu jakin batzuen edo horien sorta jakin batzuen esleipen prozeduretan parte hartzeko. Erreserbatutako kontratuen zenbatekoa, gutxienez, %4 izango da.

babestutako edukia imanol lasa content