BABESTUTAKO EDUKIA: Goierri Valley egitasmoa ezagutu du gertutik Markel Olanok

Barren.eus 2018ko mai. 21a, 10:12

Goierri Valley erakundeko kideek proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkieete Aldundiko agintariei. Markel Olanok adierazi du “Goierri Valley bezalako egitasmo bat lurraldean izatea benetan baliotsua da bertako enpresentzat, baita gipuzkoar guztiontzat ere". 

Gipuzkoako diputatu nagusia Markel Olano eta Ainhoa Aizpuru, Ekonomia Sustapena, Landa Ingurunea eta Lurralde Orekako diputatua Lazkaon izan ziren maiatzaren 16an, Felix Urkola alkatearen eskutik udalerrian dituzten proiektuak, egitasmoak eta erronkak bertatik bertara ezagutzen eta etorkizuneko ekonomiari bultzada emateko irizpideak finkatzen. Diputatu nagusiak iragarri zuen ezinbestekoa dela herrietara bertaratzea “udal ordezkariekin eta agente ekonomiko eta sozialekin batera bertako beharrak, proiektuak, ideiak eta estrategiak ezagutzeko”.
 “Gipuzkoa lurralde industriala da eta Goierrin eta Lazkaon nabarmena da sektore honen eragina eta pisua, bai jardun-ekonomikoan, baita familien egunerokoan eta herriaren martxa orokorrean ere”, azpimarratu zuen Markel Olanok.Jarraian, Goierri Valley erakundeko kideek proiektuaren nondik norakoak azaldu zizkien foru ordezkariei, zuzendaritza batzordearen bileraren ondoren. Proeiktuaren sorreratik Foru Aldundiaren babesa jaso du eta Olanok adierazi zuen “Goierri Valley bezalako egitasmo bat lurraldean izatea benetan baliotsua da bertako enpresentzat, baita gipuzkoar guztiontzat ere. Industria produktiboa Gipuzkoako lehiakortasunaren ardatza da eta Goierriko eskualdean eraldaketa industriala aurrera eramatea du helburu proiektu honek”. Goierriko 50 enpresa baino gehiagorentzat industria-bazkide den egitasmoak laguntza eta babesa eskaintzen die, berrikuntzan, lehiakortasunean, kooperazioan eta nazioarteko lankidetzan oinarrituta. “Ezagutza partekatuan oinarritutako lehiakortasunean aurrera egiten jarraitzea da gure helburua, eta xede hori konpartitzen dugu Goierri Valley eta eskualdeko enpresekin”, gehitu zuen diputatu nagusiak.Goierri Valley-ko ordezkariekin batera Leberri enpresa bisitatu zuten Markel Olanok eta Ainhoa Aizpuruk, ekimenaren parte dena eta makina elektrikoen kalkuluan, diseinuan eta fabrikazioan diharduena. “Leberri enpresa etsenplu da berrikuntzan oinarritutako enpresa eredua daramatelako aurrera, puntako teknologia erabiliz eta etorkizuneko tendentziak aurreikusiz”, adierazi zuen diputatu nagusiak.

2018 05 16 babestutako edukia goierri valley