Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

morkaiko narrastiak ezahutzeko irteera sugeaElgoibar eta inguruetako natura eta mendiko ondarea ezagutzeko irteera zikloko bigarrena antolatu du Morkaiko mendi taldeak zapaturako. Narrastiak ezagutzeko irteera izango da.

75. urteurrena ospatzeko bederatzi irteeraz osatutako zikloa antolatu du Morkaiko Mendizale Elkarteak. Anfibioak ezagutzeko gauez eginiko irteera izan zen aurrenekoa, joan den apirilaren 13an. Izarraitzera joan ziren eta anfibioak ikusteko gau heze ezin hobea egin zien. Hala, ikustea espero zuten sei espezieetatik bost ikusi zituzten: arrabioa, uhandre palmatua, uhandre marmolairea, apo arrunta eta txantxikua. Asier Sarasuak Youtubera igotako honako bideoan ikus dezakezue irteeraren laburpena.

• Narrastiak ezagutzera

Bigarren irteeran narrastiak izango dira protagonista. Lehenengoan moduan, Ander Izagirre "Naturzalia" izango da gidaria. 9:00etan elkartuko dira zapatuan, Guass dantzalekua egon zeneko aparkalekuan. Izena emateko Esta dirección de correo electrónico está protegida contra spambots. Usted necesita tener Javascript activado para poder verla. helbidera idatzi behar da edo 636 994 798 telefono zenbakira deitu. Adin guztetako herritarrentzako irteera dela zehaztu dute Morkaikotik. Bazkaria norberak eraman beharko du. Aranzadi zientzia elkartearekin elkarlanean eta Elgoibarko Udalaren eta Udal Kirol Patronatuaren babesarekin antolatu dute irteera. 

Hurrengo irteera Izar Gaua izango da, ekainaren 1ean.

morkaiko Narrastiak kartela

gure natura eta ondarea ezagutzeko irteerak morkaiko elgoibar kartela

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza