Ur-ihes batek kalteak egin ditu Elgoibarko liburutegian

Barren.eus 2018ko mai. 7a, 14:55

Gotzon Garate Udal Liburutegia dagoen eraikineko ur zikinen hoditik irten den urak kalteak egin ditu. Goizean itxita egon bada ere arratsaldean irekita egongo da liburutegia.

Liburutegiko sabaitik zehar sartu da ura. Liburutegiko arduradunak joan den zapatuan ohartu ziren ur-ihesaz, eta lurrean pilatutako ur potzu itzela lehortzen eta urak zikindutakoa garbitzen aritu dira harrezgero. Altzairuez gainera, DVDak, hainbat liburu eta liburuen katalogoak gordeta zituzten artxibategiak kaltetu ditu urak, besteak beste, ordenagailuak kalterik izan duten ikusteko baitago. Lehortzen jarrita zituzten gaur busti diren DVD, CD eta liburuak. Aurrez ere gertatu izan zaiela antzerakorik azaldu dute liburutegiko langileek, baina hainbesterakorik ez orain arte.

ur ihesa elgoibar liburutegia hoditik

urak kalteak elgoibar liburutegia garbitzen

urak kalteak elgoibar liburutegia

urak kalteak elgoibar liburutegia dvd sekatzen