BABESTUTAKO EDUKIA: Unibertsitateetan talentua bultzatzeko sortu dute Talentia egitasmoa

Barren.eus 2018ko mar. 23a, 14:13

Talentia egitasmoaren helburua da Gipuzkoako giza kapitalaren garapena sustatzea eta etorkizuneko erronkei aurre egin ahal izateko talentu hori gero eta gehiago eskatzen duten enpresekin konektatzea.

Markel Olano diputatu nagusiak, Gipuzkoako lau unibertsitateetako ordezkariekin batera, aurkerztu du Talentia izeneko proiektua, Gipuzkoa Talent estrategiaren barruan, Gipuzkoako unibertsitate-talentuaren garapena bultzatzeko.

Ekimena ikasturte honetan jarriko da martxan, programa pilotu baten bidez, eta 200 ikasle izango dira onuradunak: lanbide-merkatuan sartzeko, eta lan-merkatuko egiturarekin eta testuinguruarekin koherenteak izango diren helburu pertsonalak eta profesionalak lortzeko prestatuko dira, tailer, coaching saio eta topaketen bitartez.

Gipuzkoak, inoiz baino gehiago, gazte horien beharra duela azpimarratu du diputatu nagusiak, eta programa ezagutzeko eta ahal duten heinean parte hartzeko dei egin die.

babestutako edukia diputazioa unibertsitateak