Internet, telefono adimendun eta sare sozialen inguruko ikastaroak KZgunean

Barren.eus 2018ko urt. 29a, 10:49

Teknologia berriekin lotutako hainbat gai landuko dituzte Elgoibarko KZgunean eskainiko dituzten ikastaroetan: Interneten hasteko oinarrizko ezagutzak; nabigatzen eta posta elektronikoa bidaltzen ikasteko, Google aplikazioak, argazki digitalak (GIMP erabiliz), Ofimatika tresnei eta LibreOfficeari buruzko ikastaroa, Interneten lan bilaketak egiteko ezagutzak, sare sozialen bidez nola komunikatu (Twitter eta Pinterest), nola sortu webgune bat, e.a.
Smartphone ed sakeleko telefono adimendunak erabiltzen ikasi eta zukua ateratzeko ikastaroa ere eskainiko dute.