Eibarko Jabetzaren Erregistroaren bulegoa tokiz aldatu dute

Barren.eus 2018ko urt. 25a, 09:58

Debabarreneko bizilagunei zerbitzua ematen dion Eibarko Jabetzaren Erregistroa tokiz aldatu dute.

1986tik Zezenbide kalean egon izan den Jabetzaren Erregistroa tokiz aldatu dute eta gaur egun Urkizu aldean aurkitu dezakegu, Barakaldo kaleko 27 zenbakiko solairuartean, hain zuzen. Abuztutik dihardute lanean toki berrian, astelehenetik barixakura, 9:00etatik 17:00ak arte, etengabeko jardunaldian. Sei lagunek osatzen dute gaur egungo lantaldea, “lehen baino bat gutxiago, lankide hori jubilatu zelako”. Eibar, Soraluze, Elgoibar, Mendaro eta Mutrikuko biztanleei eskaintzen dizkie bere zerbitzuak, “batez ere, eskriturak erregistratzen, Alokabiderako ziurtagiriak eskaintzen eta komunitateetako estatutuek diotena interesatuei jakinarazten”. Bertara joateko egokiena argazkian duzuen igogaiua erabiltzea da, “ate ondoan lagako zaitue-eta”.

jabetzaren erregistroa eibar etakitto

jabetza erregistroa eibar v1