Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Kabalgata elgoibarArratsaldean euria "erruz" egingo duela diote iragarpenek, baina Ekialdeko Errege Magoek Elgoibar eta Mendaroko umeekin daukaten hitzordura azaltzeko asmoa dute.

Elgoibarren, Parrokiako Katekesiak antolatzen du ekitaldia. 17:00etatik aurrera jaiotza biziduna jarriko dute parrokia atarian, eta 18:00ak aldera iritsiko dira Errege Magoak Santa Klara auzotik. Herri osoa zeharkatu eta Maalara iristean, San Lazaro egoitzan geldialdi berezia egingo dute, hango egoiliarrei opariak banatzeko. Ondoren, Kalegoen plazara joango dira, umeen gutunak jasotzeko. Alabaina, "euri asko" egingo balu (ikus iragagarpena Euskalmeten), egitarauan aldaketak egon daitezkeela ohartarazi dute antolatzaileek. Hala, Errege Magoak jaiotza bizidunera gerturatu ostean, zuzenean San Lazaro egoitzara joango lirateke, eta handik Kalegoen Plazara itzuli, umeen gutunak jasotzera. (ikus hemen iazko desfilea, iruditan)

Mendaron Arno Guraso Elkarteak antolatzen du desfilea. Azpilgoetan hasiko da Errege Magoen desfilea, eta herria zeharkatu ondoren, Ikastolako patioan jasoko dituzte umeen gutunak.

errege magoa mendaro 2017

BARREN 25 urte

BARREN 25 urte

GUREAN.EUS

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza