Elgoibarko eta Mendaroko 800 telefono-zenbaki inguru bildu ditugu gidan, jardueraren eta aurkibide alfabetikoaren arabera sailkatuta. Gida Komertzialaren ale bana, 7.000 ale guztira (iaz 6.000 ale banatu genituen), Elgoibarko eta Mendaroko etxe guztietan banatuko badugu ere, Interneten ere kontsulta daitezke telefonoak, honako hiru web orrietan:
Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunearen izenean eskerrak eman nahi dizkiegu gida hau egiteko laguntza eskaini diguten guztiei. Modu batera edo bestera asko izan dira proiektu honi babesa eman diotenak, eta beraiek gabe ez litzateke posible izango gida kaleratzea. Eskerrik asko, denoi.
Era berean, 2019ko gidan agertu nahi baduzu, deitu 943 744 112 edo 943 741 746 telefonoetara.