Zuberoako ikastolak laguntzeko otarrak Elgoibarko Izarran eskuratu daitezke

Barren.eus 2017ko urr. 27a, 09:12

Elgoibarko Izarra Euskaltzaleon Topagunea elkartean jarri dituzte salgai Zuberoako ikastolak laguntzeko jakiz betetako otarrak.

Zuberoako ikastolen aldeko otarrak abenduaren 1a baino lehen eskatu behar dira Elgoibarko Izarran. "Urtero moduan, aurten ere Zuberoako ikastolei laguntzeko aukera izango dugu elgoibartarrok. Zuberoko ikastolei lagunduko diegu eta, bide batez, gure barruak gozatuko ditugu", esan dute Elgoibarko Izarratik. Eskariak egiteko: elgoibarkoizarra@elgoibarkoizarra.eus / 943 741 626.
 
Euskara lagundu Zuberoa gozatuz! da aurtengo kanpainaren leloa, eta hiru dira aukeran dauden opariak:
A) Ahüzki otarrea (40 €):
Ardi-gazna (450 gr.)
Ahate-gibela (125 gr.)
Bixkotx poltsa artisanala (150 gr.)
Eztia (500 gr.)
Euskal xerriki patea (200 gr.)
Euskal xerriki odolkia (200 gr.)
 
B) Irati otarrea (52 €):
Ardi-gazna (450 gr.)
Ahate-gibela (125 gr.)
Bixkotx poltsa artisanala (150 gr.)
Eztia (500 gr.)
Euskal xerriki lukainkak (400 gr.)
Axoa xahalki xehetua saltsan (640 gr.)
 
C) Behin bazen ikastola ... CD-a (10 €)
Eperra ikastolako ikasleen etxean entzuten dituzten ipuin eta haur-kantak CD batean bilduta.

Xiberokootarrak2017 elgoibar izarra