Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

Morkaiko mendi taldeak antolatu zuen Zuhaitz Egunari lekukoa hartuz, Elgoibarko ehun bat eskola umek hartu dute parte gaur, hilak 17, Elgoibarko Udalak ikastetxeekin elkarlanean antolatu duen Zuhaitz Egunean. Azken urteetako ohiturari eutsiz, Albutxuriko industriagunera bidean landatu dituzte zuhaitz-landareak. (argazkiak dauzka)

Basoen Nazioarteko Eguna martxoaren 21ean ospatuko dela-eta, ospakizuna aurreratu eta gaur egin dute Elgoibarren Zuhaitz Eguna. Elgoibar Ikastolako eta Herri Eskolako 100 bat ume, 11 eta 12 urtekoak, aritu dira zuhaitz landareak landatzen. Euskal basoetan ohikoak diren bi zuhaitz mota landatu dituzte: hamabost lizar eta beste horrenbeste urki. Idoia Alvarez Elgoibarko Udaleko teknikariaren azalpenak entzun dituzte lanean hasi baino lehen. Zuhaitzek ingurugiroan duten garrantzia nabarmendu du Alvarezek. Karbono dioxidoa xurgatu eta oxigeno sortzaile direla zuhaitzak esan die eskola umeei. Horrez gainera, gizakiok basoen ustiapenetik onura asko lortzen ditugula azaldu die. “Elikagaiak eskuratzen ditugu fruta arboletatik, eta animaliek bizilekua ere bai, janariaz gainera. Etxean ditugun hainbat altzari egiteko zura erabiltzen dugu eta baita erregai moduan ere. Era berean, zuhaitzen sustraiek lurra bere lekuan eusten laguntzen dute”. 

Azalpenak entzun ostean, taldetan banatu eta atxurraren laguntzaz zuhaitzak landatu dituzte ikasleek. Elgoibarko Udaleko brigadako behargiñen laguntza ere jaso dute. Amaieran, txartel batean euren izenak jarri eta enborretik zintzilik laga dute, nork landatua izan zen oroigarri moduan. Ikusi Zuhaitz Eguna argazkietan.

Lotura duten albisteak:

 

 

 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza