Zuhaitz Eguna egin zuten Sargoaten, Morkaikok antolatuta

Barren.eus 2015ko mar. 10a, 11:55

Morkaiko mendi taldeak Zuhaitz Eguna egin zuen domekan, Ilbera zela aprobetxatuz. Ehun bat ume eta nagusi aritu ziren zuhaitzak landatzen Sargoaten. Pagoak, gorostiak, urkiak eta urritzak landatu zituzten. (argazkiak dauzka)

 Ilargiak naturako hainbat gertakaritan eragiten du. Basogintzan ere, ilargiaren eraginari buruzko tradizioa handia da Euskal Herrian, eta ilargiarekin lotutako usadioei eusten zaie toki askotan. Morkaiko mendi taldekoek ere aintzat hartu dute tradizioa eta Ilberan gaudela antolatu dute aurtengo Zuhaitz Eguna. Izan ere, egun hauetan landareen sustraietan dago aktibitate gehiena. Garai egokia da sustraiak eta erreboilak biltzeko, lehortu behar ditugun landare edo aleak jasotzeko, Kimaketak egin, lurra ongarritu eta prestatzeko edo landareak landatzeko. Eta horixe egin zuten. Berrogei zuhaitz landare landatu zituzten Sargoateko iturria inguratzen duten lurretan, joan den domekan, martxoaren 8an. Eguraldi eguzkitsua lagun, goiz ederra pasa zutela azaldu dute Morkaikoko lagunek. “Otxortiatik Sargoate iturrirainoko bidea oinez egin genuen. Gero, zuhaitzak landatu ostean, txorizo pintxo bat jan eta iturriko ura edan genuen indarrak berreskuratzeko, eta egindako lanaz harro etxera bueltatu ginen”. 

• Ilaunera mendi irteera, martxoaren 15ean

 Mendi irteera berri bat antolatu du Morkaikok, Herri Eskolako eta ikastolako gurasoekin elkarlanean, martxoaren 15erako. Beizama gainean dagoen Ilaun mendira izango da irteera. Morkaikoko arduradunen esanetan, paraje eder eta desberdinean kokatuta dagoen mendia izateaz gainera, ez da igotzeko mendi zaila. “Gipuzkoa sakona ezagutuz goiz pasa eder bat igarotzeko aukera paregabea da”, nabarmendu dute. 9:30ean elkartuko dira Mintxetako aparkalekuan eta bazkaltzeko ordurako itzuliko dira etxera. 

2015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoate4

2015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoate22015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoate12015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoate5

2015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoate6

2015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoategorostia

2015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoatev1

2015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoatev

2015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoate

2015 03 08 zuhaitzegunamorkaikosargoatev2