Autobus batek eta auto batek istripua izan dute Sigmako zubi parean

Barren.eus 2015ko mar. 4a, 09:14

Goizeko 7:55ak inguruan gertatu da istripua Sigmako zubiaren irteeran. Elgoibarko institutura Mendaroko ikasleak zeramatzan autobus batek eta auto batek aurrez aurre jo dute elkar eta harrapatuta geratu da auto-gidaria, 25 urteko eibartarra. Suhiltzaileek askatu behar izan dute ibilgailu barrutik, eta 8:45ak inguran eraman dute anbulantzian Mendaroko ospitalera. Autobusean zihoazen lau ikasle ere eraman dituzte Mendaroko Ospitalera.

Istripuaren ondorioz itxi egin dute 634 errepidea, Txankakoako eta Sigmako zubien artean, eta herri barrutik desbideratu dute trafikoa. 9:30ak inguruan ireki dute errepidea. 

Mendaroko ikasleak zeramatzan autobusak, Arreiturre institutuko DBH-ko 1. eta 2. mailako 50 bat ikasle inguru, hain justu ere. Horietatik hamasei ikasle Elgoibarko anbulategira eraman dituzte, eta kolpe eta bihurritu handienak zituzten lau ikasleak Mendaroko Ospitalera eraman dituzte erradiografiak eta proba gehiago egitera. Ikasleetako batek ukondoa apurtuta duela jakinarazi du Institutuko zuzendari Iñaki Odriozolak. 

2015 03 04 istripuasigman1

2015 03 04 istripuasigman

2015 03 04 istripuasigman2

2015 03 04 istripuasigmanbus

2015 03 04 istripuasigmanzik