Danborradaren aldeko zapiak salduko ditu Atabal elkarteak

Barren.eus 2017ko mar. 24a, 11:55

Atabal elkarteak jakinarazi duenez, Trinitateetako danborradaren aldeko zapiak salduko dituzte. 4 euroan salduko dituzte zapia eta pina. Danborradari laguntzeaz gain, Trinitate jaietan zapi hori janztea ohitura bilakatzea nahi dute.

Atabal elkarteak jarriko du txosna zapatuko ferian, eta pintxoak eta edariak saltzeaz gain, Trinitateetako danborradaren aldeko zapiak salduko dituzte. 4 euroan salduko dituzte zapia eta pina. Aurrerantzean, Muruamendiaraz, King- Kong, Jai-Alai, Eizaguirre eta Maalan egongo da salgai zapia.
San Bartolome jaietan zapi gorriarekin egiten den modu berean, Elgoibarko Trinitate jaietan ere zapi hori janztea ohitura bilakatzea gustatuko litzaiekeela azaldu dute Atabal elkarteko ordezkariek.

danborrada elgoibar zapia