Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

bidegorria maltzaga andikano amaieraElgoibarko bidegorriarekin lotura izango den Azitain (Eibar) eta Maltzaga arteko bidegorri zatia egiteko proiektua idazteko lehiaketa deialdia egin du Gipuzkoako Foru Aldundiak. 

Gipuzkoako bidegorrien foru sarearekin lotuta, 2017an zati berriak eraikitzea eta beste batzuk eraikitzeko proiektuak idaztea aurreikusten du Gipuzkoako Foru Aldundiko Mugikortasun eta Lurralde Antolaketa departamenduak. Azitain eta Maltzaga lotuko dituen bidegorriaren kasuan, eraikuntza proiektua idazteko zerbitzua kontratatzeko lehiaketa deialdia argitaratu dute Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean. Lizitazioaren oinarrizko aurrekontua 200.000 eurokoa izango da eta lehiaketa irabazten duen enpesak bost hilabeteko epea izango du proiektua idazteko. 

• Lan "konplexua" eta kostu handikoa

Mugikortasuneko eta Lurralde Antolaketako Diputatu Marisol Garmendiak adierazi duenez, 1,5 kilometroko bidegorri zatia izan arren, lan “konplexua eta garrantzitsua” izango da Azitain eta Maltzaga arteko bidegorria egitea. Garmendiak zehaztu duenez, inguru horretako orografia dela-eta, bidegorria eraikitzeko zailtasun handiak daude eta horiek gainditzeko kostu handiko lanak egin beharra dago. Diputazioa eta Eibarko Udala saiatu ziren orain dela urte batzuk ere Azitain eta Maltzaga arteko bidegorria egiteko proiektua martxan jartzen, baina aurrekontua handiegia zela-eta asmo horiek atzeratzea erabaki zuten 2012an. Lanek lau milioi eurotik gorako kostua izango zutela aurreikusi zuten orduan. Deba ibaiaren eta trenbidearen ondoan eraiki beharrak zailtzen ditu lanak eta Eusko Trenbide Sarea eta Ura agentziaren lurretan eraiki beharko dutenez, horiekin adostu behar dituzte baldintzak. Era berean, Elgoibartik datorren bidegorriarekin nola lotu proposatu beharko du lehiaketa irabazten duen enpresak. 

Azitain eta Maltzaga arteko bidegorria egiten dutenean Elgoibarko bidegorriarekin bakarrik ez, Soraluzerekin ere lotu ahal izango da Eibartik datorren  bidea. Hala, Debabarrena eta Debagoiena eskualdeak batzeko aukera izango da, dagoeneko eraikita baitago Soraluze eta Bergara arteko bidegorria.

maltzaga felix morquecho

Lotura duten albisteak:

Turismo gehigarria

TURISMO GEHIGARRIA

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza