Alcorta enpresara joatekoa zen kamioilari batek okerreko bidea hartu zuen, eta Sallobenterako bidean sartu zen. Ibartxiki baserri ingurura iritsi zenean, ez aurrera eta ez atzera geratu zen. Gaur goizean oraindik han jarraitzen du.
Eguen arratsaldean, 15:00ak inguruan, gelditu zen trabatuta kamioia, eta bertan jarraitzen du oraindik ere. Zeraman karga hustu eta beste kamioi batera lekuz aldatu badute ere, kamioilariak kargarik gabe ere ez du lortu kamioia libratzea. Hungariakoa da kamioilaria eta ingelesez ozta ozta moldatzen da.
Ibartxiki baserriko Juan Elustondok gogoan duenez, duela urte batzuk ere gelditu zen trabatuta antzerako beste kamioi bat leku berean. Ibartxiki baserri parean egin behar izan zituen maniobrak. Kamioiaren kabina askatu eta baserri ondoko zuhaitz baten adar bat moztu behar izan zuen erremolkea sartu zedin.
Duela zenbait urte, 2008an, kamioilari txekiar bat ere Sallobenten gelditu zen trabatuta. Eta ez zen horrelakorik gertatzen zen aurreneko aldia.
∞ Lotura duten albisteak:
-
Sallobente, kamioi galduen helmuga (2008--06-19)