Besterik

barren.eus-logoa

Tokikom

 

 
 

zuhaitz eguna3 elgoibarElgoibarko Lehen Hezkuntzako seigarren mailako Herri Eskolako eta Ikastolako ikasleek Zuhaitz Eguna ospatuko dute eguen honetan (martxoak 16). Aurreko urteetako ohiturari eutsiz, Urruzunon, Albitzuri industriagunerako bide ertzean landatuko dituzte zuhaitzak, Udal Brigadako langileek lagunduta.

Elgoibarko Zuhaitz Eguna Udaleko Ingurumen Sailak orain dela hogei urte baino gehiago jarri zuen martxan. Ikasleak Albitzuri industrialdera daraman mendi-hegaleraino joango dira, eta bertan, hogeita hamarren bat zuhaitz landatuko dituzte, 09:20etik aurrera. Hala, 2017ko Zuhaitz Egunean parte hartuko dutenek jarraipena emango diote, beste ikasle batzuek, aurreko ikasturteetan, bertako baso bat sortzeko abian jarri zuten lanari. 

Elgoibarko Izarra

elgoibarkoizarra-logoa-irudia

 

Gida komertziala

Gida komertziala 2018

Bideoak

Barren astekaria

ePosta harpidetza