Errepidea asfaltatzeko lanak hasi dituzte Urazandi auzoko zenbait lekutan

Barren.eus 2017ko mar. 10a, 09:42

Asfaltatze lanak egiten dihardu Elgoibarko Udalak herriko zenbait gunetan. Batetik, atzo hasi zituzten Urazandi auzorako sarreretako bat asfaltatzeko lanak; eta, bestetik, Olaso ea Olasope industriguneetan egin dituzten asfaltatze lanen lehenengo fasea bukatu dela jakinarazi du Udalak.

Elgoibarko Udalak Olaso eta Olasope industriaguneen asfaltatze lanen lehenengo fasea bukatu du. Olaso kalearen bukaerako biribilgunearen asfaltoa berritu dute, eta Aisiator pabiloien sarreran eta Olasope industriaguneko sarreran (Goiko Errota zubiko biribilgunetik datorrena) ere egin dituzte asfaltatze lanak. 

Era berean, Morkaiku kaleko eta Uranzadi 20ko garajeen sarrerak asfaltatzeko lanak hasi zituzten atzo. Galipota botatzeko lanek irauten duten bitartean itxita egongo da Deba kaleko biribilgunetik Murkaiku eta Urazandi kaleetarako sarrera-irteera. Elgoibarko Udalak jakinarazi duenez, 63.158,47 euroko (BEZ gabe) kostua izan dute asfaltatzeko lan guztiek. 

• Bigarren faseko lanak

Bigarren faseko obrak poligonoaren aparkalekuen berrantolaketan eta lurzoruaren hobekuntzan oinarrituko direla aurreratu du Udalak.Udan egin nahi dituzte, “eguraldi ona aprobetxatuz eta tailerren egunerokotasunean ahalik eta gutxien eragiteko” helburuarekin.

asfaltoa urazandi elgoibar v1

asfaltoa urazandi elgoibar 1

asfaltazea olaso elgoibar

asfaltazea olaso elgoibar 2